XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MATERIAL DIDAKTIKOA

- Dona-Dona, 4. Unitatea.

- Orriak, kartulina zuria, zelofan paper horia eta urdina, tenpera urdina, gorria eta horia, argizariak, punzoia.

Antzerkia eta dantza

HELBURU OROKORRAK

Kontzeptuak

Norberaren nortasuna eta autonomia (N.N.A.)

- Mugimenduen koordinazioa lortu.

- Lurrinak eta hatsak ezagutu.

- Ikusmena: kolore gorria, horia, urdina eta berdea.

Ingurunearen aurkikuntza (I.A.)

- Zenbait kultur adierazpen garrantzitsu ezagutu.

- Gorputz atalak ezagutu.

Komunikazio eta errepresentazioa (K.E.)

- Lengoaia.

Antzerki eta txotxongiloei buruzko elkarrizketa.

Irudiak begiratu.

Marra horizontal, bertikal eta okerrak.

Jolasa.

Kanta: Maritxu nora zoaz.

- Matematika.

1 zenbakia.

Baino altuagoa.

Goian-behean.

Hurbil-urrun.

Laukia.

Sekuentziak.

- Gorputz adierazpena eta antzezpena.

Istorioak antzeztu.

- Plastika adierazpena.

Ebaki, itsatsi eta margotu.

- Musika adierazpena.

Hotsa eta isiltasuna.

Prozedurak

- Irudiak begiratu eta deskribatu.

- Usain ezaugarriak identifikatu.

- Urdina eta horia nahastuz berdea egin.

- Objektuak sailkatu beren kolore, forma edo tamainaren arabera.

- Hiru sekuentziatako istorioak ordenatu.

- Falta diren objektuak margotu, irudiak osatzeko.

- Kanta baten erritmoa jarraituz mugitu.

- Denon artean txotxongilo edo antzerki bat prestatu.

Jarrerak

- Talde lanetan eta jolasetan parte hartu besteen gustoa errespetatuz .

- Besteen lanak ontzat eman; adibidez: abestia kantatzea, marrazkia egitea.

MOTIBAZIOA

Untxien dantza

Mendi handi batean baso magiko bat dago.

Gauean, ilargi betea dagoenean, basoan zeruko leihoak irekitzen dira.

Orduan Untxien dantza hasten da.

Untxiak gordelekutik irteten dira.

Lehenengo biribilketa egiten dute eta gero binaka ipintzen dira.

Untxiek beren hankak eta belarriak mugituz dantzatzen dute.

Saltoka, saltoka, saltoka.

Untxien dantza ikusi nahi baduzue, leihotik begiratu.

Ilargiak argitzen duen kalea begiratu eta irudimenaz jarraitu.

Orduan mendi bat eta baso magikoa ikusiko dituzue.

Untxiek zuek ikustean, haiekin dantzatzera gonbidatuko zaituztete.

Untxien dantzak amaigabea badirudi ere, azkenean loak ume guztiak eramango ditu lotara.

- Gogoratzen dituzten ametsak kontatzeko eskatu.

Hitz egiten ez badute, irakaslea hasiko da, behin ametsetan egin zuela... umeak ere hasi arte.